18 URTEZ AZPIKO EUSKADIKO TALDEKAKO XAKE TXAPELKETA.

(2016ko urriaren 2an, Barakaldon).

 

 

 

Antolatzaileak:

 

Euskal Xake Federakuntza, Bizkaiko Xake Federazioa eta Barakaldo Xake Taldea.

 

Tokia:

 

Clara Campoamor Kultur Etxea (Gernikako Arbola, 32, Barakaldo). Ez badago azken orduko aldaketarik.

 

Eguna eta ordutegia:

 

2016ko urriaren 2an.

 

10:00: Lehenengo txanda.

12:30: Bigarren txanda.

16:00: Hirugarren txanda.

18:30: Laugarren txanda.

 

            Txanda gehiago izan daitezke, partaide kopuruaren arabera.

 

Joko erritmoa:

 

Partidak bi ordukoak izanen dira (jokalari bakoitzak ordu bat). Jokaldi bakoitzeko 5 segundo gehiago izanen dira.

 

Parte hartzeko baldintzak:

 

-       Txapelketa irekia izango da, baldintzak beteko duten eta aurretik izena eman duten taldeentzat.

-       Euskal Xake Federakuntzak indarrean duen Txapelketetako Arautegia beteko da.

-       Taldeetako jokalariek federatuak izan behar dute eta 16 urtez behetikoak. Beraz, 1998an edo ondoren jaiotakoak, sexua bereizi gabe.

-       Talde batekin ezin dute parte hartu beste klub batekin partida ofiziala jokatu badute denboraldi berean.

-       Indar zerrenda sei jokalarik osatu beharko dute, gehienez, 2016ko iraileko eloen arabera (FIDE-FEDA-EXF). Horien artean beti elorik altuena jarrita.

-       Norgehiagoketan lau jokalarik parte hartuko dute.

 

Izen ematea:

 

Euskal Xake Federazioan, 659 82 01 29 telefonoan edo “mialma@runbox.com” posta elektronikoan, 2016ko irailaren 28ra arte.

 

Sailkapena:

 

Norgehiagokaren puntuazioa 2, 1 edo 0 izanen da. Lehenengo ezberdinketa izanen da tauletan izandako puntuazioa.

 

Lehenengo euskal taldea sailkatuko da 18 urtez azpiko FEDAko Txapelketarako. Benidormen antolatuko da.

 

 

 

                2016-09-27.

 

                Iturria: Euskal Xake Federakuntza.